Menu

Go!azen 6.0

 

Pinotxoren fitxa artistikoapinotxoren sinopsia       pinotxoren kartela     

Go!azen 6.0.

Pausoka ekoiztutako antzezlan musikala
Iraupena: 75′. Adin gomendatua: 6-14 urte

Uda iritsi da eta berriz ere Basakabik bere ateak zabalduko ditu. Baina aurten, aldaketa handiekin: Zuzenek bere kargua utzi du, Telmo kontratatu dute gerente lanak egitera eta ikasle berriak iritsiko dira. Aldaketa guzti horien aurrean, Zurik ez du ondo pasako udalekuan.

Enekorentzat ere, gauzak ez dira errazak izango. Futbolari profesionala izatekotan dago, baina udara honetan dena albo batera utzi, eta Maddi bere neskalagunarekin eta Igor lagunarekin ondo pasa besterik ez dauka buruan. Aitaren ideia bestelakoa da, ordea, Enekok entrenatzen burubelarri jarrai dezan smartwatch bat ekarriko baitio Basakabira.

Bitartean, Junek eta Maddik, sekretuz eta gezurrez beteriko euren adiskidetasun harremana mantentzeko borrokatuko dute. Sakonean, haiek uste duten baina antzekoagoak direla konturatuko diren arte.

Aurreko urteetan bezala, umorea, musika eta dantza izango dira aurten ere, antzerki funtzioko ardatzak.

bira

 

Hauxe izango da Go!azen 6.0 antzerkiaren aurtengo bira!!

Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 12ra arte iraungo du.

EMANALDI BAKARRAK izango dira beraz, adi egon!!

Sarrerak eskuratzeko informazioa laster argitaratuko dugu.

 

Zoritxarrez, herri asko faltan botako ditugu baina, aurten

data horietan baino ezin dugu antzerkia egin.

Halere gure emanaldietara etorri ahal izatea espero dugu.

Go!aen 6.0

10/01/2020 18:00 IRUÑA BALUARTE erosi
10/01/2020 20:00 IRUÑA BALUARTE erosi
11/01/2020 16:00 TOLOSA LEIDOR ANTZOKIA agortuta
11/01/2020 18:00 TOLOSA LEIDOR ANTZOKIA agortuta
12/01/2020 15:00 EIBAR COLISEO ANTZOKIA erosi
12/01/2020 17:00 EIBAR COLISEO ANTZOKIA erosi