Menu

loti

Pinotxoren fitxa artistikoapinotxoren sinopsia       pinotxoren kartela           

Kokektatzeko irispideak   //   instrucciones de conexión 

 

Loti Ederrak.

GLU GLUren antzerkirako moldaketa
Iraupena: 59′.
Adin gomendatua: 3-12 urte eta familia

Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte

Elenkoa: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Itxaso Quintana

Ekoizpena:  GLU GLU.

Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu ditugu. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dugu: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede. Hautaketa honek, kontraesana eman lezake, eta, bada.

Izan ere, horretara jokatu nahi izan baitugu, ipuinari buelta eman eta kontatu zigutena buruz behera jarri. Loti ederrak maitagarrien ipuin baten bertsioa da, zer eta haurrek bertsio izateari utz diezaioten, nola egiazkoak eta benetakoak izan daitezen. Maitagarriak izateari uzteko, benetako pertsonak izateko, argazkien filtroen eta sare sozialen mende egoteari utzi behar zaio. Horrela, norberak bere barreneko edertasuna aurkituko du, benetakotasuna eta inguruarekiko errealitatea.

Gure istorioaren protagonistak nerabe talde bat eta haiek imitatzen dituen neskatoa izango dira. Denek sare sozialetan arrakasta lortu nahiko dute, eta nagusiak imitatzen dituen neskatoak ere, bide berdinari heldu eta sareen tranpan eroriko da. Behin edertasunaren sare sozial ilunetan atrapatuta geratuko da gure ume protagonista. Ondorioz, aplikazio baten bidez ipuinen mundura jauzi egingo du. Maitagarri on eta gaiztoen antzerkia da, alegiazko printze eta gazteluen istorioa. Barrenerako bidaia honetan ipuinak alde batera utzi eta benetako errealitatea ikustea lortuko du umeak. Izan ere, politagoak, ederrenak gara inor begira ez daukagunean.

Gure protagonista, Goizeder, eszenatokian Loti Ederra ipuin klasikoko neskatoa izango da. Eszenaz eszena alegiazko ipuin klasikoa eta gaur eguneko momentuak tartekatuko dira. Fabula bera komedia eta parodia izango da. Baina ez dugu ipuineko biderik tradizionalena jarraituko. Hautsiko dugu inposatutako printzea, gaztelua eta printzesak, haiengandik askatuko ditugu gaur eguneko haurrak.

Horretarako, eszenaratze dinamikoa proposatzen dugu. Ohi bezala, musikarekin, abestiekin eta dantzarekin osatuko dugu hari narratibo nagusia. Baina, gainera, eszenatokian pantaila bertikal desberdinekin, gobernatzen eta esklabo bihurtzen gaituzten telefono mugikorren pantailak irudikatuko ditugu. Pantailak ere ispilu izango dira. Ispiluetan elkarri begiratzen eta onartzen ikasi behar dugulako, gutako bakoitza bakarra, desberdina eta paregabea dela ikusi, ikasi eta onartu. Edo bestela ere, ispilu ahurrak izan daitezke gure antzezlanekoak, esperpentoa osatzen duten bezalakoak.

Bada haurrak eta nerabeak edertasun faltsuetatik askatzeko garaia; argazki filtrorik gabe, telefono mugikor eta pantailetatik at, edertasun faltsuetatik kanpo bizi eta sentitzeko garaia dugu, bestela akabo. Izan ere, gaur eguneko pantaila eta edertasun dinamika arriskutsuak frustraziora eta lehiakortasunera eramaten ditu gazteak. Zer eta, isolamendura. Hain hedatuta eta barneratuta dugun edertasunaren lehia maltzurrak benetako laguntasun zintzoetatik aldentzen gaitu.

 

partaideen zerrenda

Loti Ederrak

adaptación infantil musical de GLU GLU

Duración: 59′.

Edad recomendada:  3-12 años y familia

Libreto: Galder Perez. Dirección: Ugaitz Alegria Ituarte

Elenco: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Itxaso Quintana

Producción:  GLU GLU.

LOTI EDERRAK por GLU GLU

Loti ederrak es la adaptación del clásico La Bella durmiente. Para esta adaptación teatral familiar se han eliminado los aspectos sexistas del cuento, así como los más tradicionalistas. En esta ocasión mezclamos un cuento clásico con uno de los temas más actuales entre la infancia y adolescencia; la esclavitud de las redes sociales y los estereotipos de belleza.

Podría parecer contradictoria la elección y es que, precisamente, a eso hemos querido jugar; a darle la vuelta al cuento. Es la versión de un cuento de hadas, para que niñas y niños dejen de ser versiones y sean verdaderas y auténticas, dejar de ser hadas y ser personas reales, para dejar la dependencia de filtros de imágenes y redes sociales y encontrar dentro de cada una la belleza, la autenticidad y la realidad.

Un grupo de adolescentes, y una niña que los imita, son protagonistas de nuestra historia. Todas quieren triunfar en las redes sociales y la niña, que las imita, también quiere ser aceptada por ellas, y en consecuencia por las redes. Y precisamente, en lo que caerá presa la niña será en las oscuras redes sociales de la belleza imperante. Goizeder, nuestra protagonista, por medio de una aplicación será llevada al mundo de los cuentos, a una historia de hadas buenas y malvadas. Una historia de príncipes y castillos de fábula. Pero en su vuelta, una historia para dejarse de cuentos y vivir la realidad más auténtica desde cada una, desde cada uno. Somos más bonitas y bonitos cuando nadie nos mira.

Nuestra protagonista será la niña del clásico cuento de La Bella Durmiente, fábula que se reconocerá en el escenario, escena tras escena. Fábula que será comedia y parodia. Pero, como decíamos, no seguirá el camino más tradicional del cuento, sino que romperá con lo establecido, para liberase de príncipes, castillos y princesas. Para liberarse de las redes sociales y de los cánones imperantes de belleza.

Para todo ello contaremos con una puesta en escena dinámica. Como acostumbramos lo haremos con música, canciones y danza. Pero, además, con diferentes pantallas verticales, que son como las pantallas de los teléfonos móviles que nos gobiernan y esclavizan. Pantallas que son espejos en los que nos miramos para aceptar una belleza diferente, única. O también, espejos cóncavos, como los que crean el esperpento.

Es hora de que la infancia y adolescencia encuentren su camino auténtico fuera de filtros, teléfonos móviles, pantallas y falsas bellezas que no conducen a nada más que la frustración y la competitividad, al aislamiento, lejos de una verdadera y sincera amistad.

 

Sinopsia

Sinopsia

Argazkiak

bideo

 

bira

DATAORDUAHERRIAANTZOKIASARRERAK
A N T Z E Z T U A K
2023-10-2817:30Amorebieta-EtxanoZornotza Aretoa
2023-10-2819:30Amorebieta-EtxanoZornotza Aretoa
2023-10-2918:00BerangoBerangoko Antzokia
2023-11-0417:00ArrasateAmaia Antzokia
2023-11-0516:45BeasainUsurbe Udal Antzokia
2023-11-1118:00AzkoitiaBaztartxo Udal Antzokia
2023-11-1217:00AstigarragaErribera Kultur Gunea
2023-11-1918:00GetxoMuxikebarri
2023-11-2517:00IrunAmaia KZ
2023-11-2612:30BasauriSocial Antzokia
2023-12-0117:15LezoGezala Auditorioa
2023-12-0312:30Ugao-MiraballesJane Jauregia
2023-12-1012:00AndoainBastero Kulturgunea
2023-12-1612:30MutiloaNafarroa
2023-12-1618:00MutiloaNafarroa
2023-12-1717:00SondikaSondikako Kultur Etxea
2023-12-2217:00BerrizBerrizko Kultur Etxea
2023-12-2312:30UrdulizUrdulizko Kultur Etxea
2023-12-2618:00SestaoSestao (Sestaoko Musika Eskola)
2023-12-2717:00EibarColiseo Antzokia
2023-12-2818:00LeioaKultur Leioa Auditoriuma
2023-12-2917:00BalmasedaKlaret Antzokia
2023-12-3017:00ErmuaErmua Antzokia
2023-12-3112:30BILBAOEUSKALDUNA BILBAO
2024-01-0218:00HONDARRIBIAITSAS ETXEA AUDITORIUM
2024-01-0317:30DONOSTIAAntzoki Zaharra
2024-01-0417:30DONOSTIAAntzoki Zaharra
2024-01-0718:00SopelaKurtzio Kultur Etxea
2024-01-0910:15LoiuUrdaneta Ikastola
2024-01-0912:00LoiuUrdaneta Ikastola
2024-01-1010:15LoiuUrdaneta Ikastola
2024-01-1318:00BergaraSeminarixoa
2024-01-1412:30ZumaiaAita Mari Antzokia
2024-01-1416:30ZumaiaAita Mari Antzokia
2024-01-1817:30MungiaOlalde Aretoa
2024-01-2018:00Erandio-AstrabuduaJosu Murueta Kultur Etxea
2024-01-2117:00OñatiSanta Ana Antzokia
2024-01-2717:00TolosaLeidor Antzokia
2024-01-2816:30ElgoibarHerriko Antzokia
2024-02-0318:00AmurrioAmurrio Antzokia
2024-02-1112:30SanturtziSerantes Kultur Aretoa
2024-02-1718:00DonostiaLugaritz Kultur Etxea
2024-02-1812:30DURANGOSAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
2024-02-1818:00DURANGOSAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
2024-02-2412:00HernaniBiteri Kultur Etxea
2024-02-2512:30Gernika-LumoLizeo Antzokia
2024-03-0217:00Lasarte-OriaManuel Lekuona Kultur Etxea
2024-03-0317:00ALTSASUIORTIA KULTUR GUNEA
2024-03-1017:00VILLABONAGUREA ANTZOKIA
2024-03-1717:00UrretxuLabeaga Antzokia
2024-04-1217:00IurretaIbarretxe Kultur Etxea
2024-04-1412:30ArrigorriagaLonbo Aretoa
2024-10-2618:00DonostiaLarratxo kultur etxea

 

 

kartela

A4 jpg A3 jpg
A4 pdf A3 pdf
A4 png A3 png
web zabaleraz * altuera zabaleraz * altuera
zein link_kartela link_argazkia
Donostia Kultura 284 * 397 284 * 397
Kutxabank 500 * 600 500 * 600
Kutxabank 500 * 500 500 * 500
Saca tu entrada 220 * 310 220 * 310
Saca tu entrada 297 * 425 297 * 425
Saca tu entrada 640 * 440 640 * 440
Saca tu entrada 643 * 305 643 * 305
Saca tu entrada 800 * 792 800 * 792
Saca tu entrada 800 * 450 800 * 450

ale_teknikoa

argi planue eta beharrak / plano de luces y necesidades

show

audioa